Laborategi teknosozialak Oarsoaldean #4

Aurreko proposamenei loturik, jendarte mailan ere, lurraldean jada badauden ezagutzak probestuz, ideia berriak garatzeko ekosistemak ere lagundu beharko lirateke. Hezkuntza formalaz gain, espazio informal hauetan jendea elkartu, formazio saio informalago edo laburragoak egin eta elkar topatzeko espazioak sortuz. Teknologiaren inguruan eraikitako zenbait laborategi teknosozialek, esaterako Cornellako Citilab-ek, erakusten duten bezala, jarduera ekonomiko berrientzako harreman sareak … Continued

Batere cool-ak behar ez luketen gauzak oso cool direnean: Brandon Sanderson eta fantasia

Fantasia ez da cool. Egia da zonbiak eta dragoiak ohikoagoak bilakatu direla The Walking Dead (soportatzen ez dudan telesail bat aipatzearren) eta Game of Thrones (bihotzez maite dudan bat aipatzearren) bezalako gauzak medio, baina fantasia ez da moloia. Sorry. Zientzia fikzioa ere ez da batere errespetagarria noski, nerd eta geek eta frikien gauza izaki, baina … Continued

Lotura bilduma 2017-07-14

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. Computerized Fabric That Can Turn “Any Piece of Clothing into a Fitness Tracker” Amazon pone en el punto de mira a la banca prestando mil millones de dólares a pequeñas empresas en un año. Y es solo el principio Elinor Ostrom in Rojava: Commons, Economy and Feminism … Continued

Telebista, nora zoaz?

“Telebista hilda dago”. Hala esan zuen Goizalde Landabaso EITBko irratietako kazetariak uztailaren 11n, Eibarren (Gipuzkoa), Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ‘Komunikabideak eta herria. Telebista publikoa irudikatzen’ jardunaldian. Landabasoren iritziz, irratiak eta albisteen kontsumo digitalak dute dena irabazteko. Bizkorrak eta arinak direlako, nagusiki. Sakelako telefono baten bidez irrati konexio bat egin edo albiste bat oso bizkor eman … Continued

Errealitate birtuala (VR), areagotua (AR) eta mistoa (MR)

Errealaren eta birtualaren mugetan indarrak jarri nahi dituenik bada ere, zatiketa hori egitea gero eta zailagoa dela frogatzen dugu egunero. Mundu ustez birtualean egiten ditugun gauzek etengabeko eragina dute gugan, eta alderantziz. Errealitatea zer den, teknologiak nola eraldatzen duen argi ez, eta orain errealitate birtualarekin, areagotuarekin eta mistoarekin ere lehiatu beharko dugu. Horietan zaharrena Errealitate … Continued

Hiri inteligenteak sortzeko LoRategi(sare)ak eraikitzen

Smart City-en izenean edo termino honen aitzakiarekin, korporazio multinazionalak gure hiriek sortzen dituzten datuen jabe egiten ari dira. Gero eta gailu gehiago konektatzen ari gara Internet mundu zoro honetan. Nerbio sistemak bailitzan, hiri eta herrietan gero eta konexio eta sare gehiago ditugu. Sare hauek jasotzen dituzten datuak nondik nora doaz? Sare eta datu hauek irekiak … Continued

Lotura bilduma 2017-07-07

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. http://www.oarsoaldea.eus/es/oarsoaldea/area-de-prensa/notas-de-prensa/825-oarsoaldea-energia Gladys | Your Home Assistant How I replaced my MacBook Pro by a Raspberry Pi during 1 week FAST COMPANY: AMAZON EATS THE WORLD etzi.pm

Matematikak, fikziozko mundu anitzak

Matematika hitza entzuten dugunean, gure buruan eraikuntza zehatz bat sortu ohi da. Garaiko matematika zerbait zehatza dela esan eta sinestarazi digute: “argi dago, bat gehi bat bi da”, “argi dago, minus baten erroa zenbaki konplexuaren zati irudikaria da”, “argi dago, …”. Baina hori batzuen ikuspuntua besterik ez da, eta ez da ingurua ulertzeko modu bakarra. … Continued

Lotura bilduma 2017-06-30

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. Martin Wolf, in The Financial Times, on ‘Adults in the Room’: “A tragedy because Varoufakis was – and is – right. The bulk of Greek debt should indeed be cancelled outright.” – Yanis Varoufakis MIT presenta las 10 Tecnologías Emergentes 2017 Democratic Making: – Dark Matter Laboratories … Continued

Ziborg-ak gara

Neil Harbisson munduko lehen ziborga bezala kontsideratutako pertsona da. Erresuma Batuko nazionalitatea badu ere, Matarón (Katalunia) bizi da. Bera kontsideratzen da onartutako munduko lehen ziborg-a, buruan inplementatua duen antenarekin agiri ofizial bateko argazkian agertzea lortu zuenetik. Jaiotzaz akromatopsia izeneko arazo bat zuen Harbissonek. Arazo horren ondorioz, errealitatea kolorerik gabe ikusten du, hau da, zuri-beltz eskalan. … Continued