Telegramera bideratutako emailak

Orion bidean denetik ikusi daitekeela diote. Bertan ezagutu nuen etlgr.io zerbitzua. Zerbitzu honek zera eskaintzen digu: Email bat eman behar dugunean eta pertsonala eman nahi ez dugunean, bere domeinuan email bat sortzen digu eta telegramez kudeatu dezakegu. Zerbitzu hau ez nuke gai pertsonal edo lan kontuetarako gomendatuko baino, kasu puntualetan, email gutxi batzuk bidaltzeko erabili dezakegu. … Continued

Eburniko kattana 3.6: Fisika. Lafitte. (Season Finale)

Denbora luze joan da Pasaiatik ateratzen zirenetik. Ez da hau pentsatzen zuten bidaia. Ez dago Eder, ez dago Dumas. Lezo bigarrengotz akabatu behar izan dute… Alabaina, ez dute Pasaia helmuga, Hendaia baizik. Han hartu du egoitza Abadia jaunak orain. Saguzar mezulariek esandakoaren arabera. – Zea… ziur al zaude hortik pasa behar dugun? Arando harriak baino … Continued

Eburniko kattana 3.5: Fisika. Haiti

Berriak ez dira oraindik “Torreatze” gurutzaontzira iritsi. Han Dumas ari da Lafitterekin hizketan. – Kapitaina. Eman genuen hitza soberan bete dugu; etxera itzultzeko ordua dut. Ikasitako guztia nire anai-arrebekin partekatu eta Haitin gure bidea egiten lagundu nahi dut. – Hau noiz entzungo, horren beldur nintzen. – Aspertu naiz esklabista hauek jazartzen. Herriz herri, lehorrean, egin … Continued

Eburniko kattana 3.4: Fisika. Elkargoa

Gerora gertatu zena Historia liburuetan dago jasota. Gerra amaitu arte Karibean eta Orleanseko kostaldean geratu ziren Laffite eta lagunak. 7 urtez. Gerraren amaieran Manhattanen elkartu dira Lafayettekin. – Eskatu mesedea bete duzue, baita ondo bete ere; emaniko hitza beteko dut nik ere. “Eburniko”k eta “Kattana”k badia zaintzen dute jada, Eiffel izeneko ingenierariak diseinatu idulki bitan … Continued

Eburniko kattana3.3: Fisika. Bi mundutan heroi

Izan ere, bokalea bi harri mugikorrek zaintzen dutela ez da asmakizuna. Arando harriak dira. Txikia ababorretik jotzen du; Handiak, istriborretik. Joanetorrian itsasontzia harrapatu eta erraz kraskatzeko modukoak. Hori gutxi ez, eta mugimenduak ikaragarrizko zirimola sortzen du, uretan zein airean. Boh, Eder, Pasaiako arraunlariei buruz diotena egia izatea espero dut. Ederrek ez dut txintik esan. Brankan … Continued

Eburniko kattana 3.2: Fisika. Itsas-Lurreko istorioa

Bero zapa egiten duen arratsaldeetan ohikoa dugu taosa badian. Esku zuri eta leunak mendiarekin talka egiten du. Gozo gozo abiatzen da maldan gora itsasotik. Boleketik luzatzen da kotoi bola erraldoi gisa. Behatzak luzatu eta ziztu bizian sartzen da kanaletik, biribilki eztitsu gisa. Dena estaltzen du. Itsu bihurtzen ditu paraje hauek. Alta, beti ez da bero … Continued

Eburniko kattana 3.1: Fisika. Abadia.

9 hilabete beranduago. Atarratzen Abadiaren jaunaren gazteluan. Eztanda txiki bat, Elhuyar aurpegia beltzatuta. – Hamaikagarren aldiz kale! Ez dago zer egiterik, ez dut inoiz lortuko. Beltzaztuta oraindik, Eder, Abadia eta ijitoak dauden tokira hurbiltzen da. – Kamuflaje bikaina gure lagunen artean ibiltzeko, alberjiniamaria!. Karkailaka Abadia. – Ondo pentsatzeko ondo jan behar da. Ta zuk egunak … Continued

Eburniko kattana 2.3: Otso-harria. Elhuyar.

– Guiñi!!!!!!!! – Zuen laguna hilda dago, goazen azkar hemendik, ez da komeni laino horren azpian geratzea. (Elhuyar mintzo, prefosta) – Hobe duzu zaldi horren zama diozun bezain baliotsua izatea. Elhuyarrek paper batzuk ateratzen ditu zorren artean. – Andereño, nik nire anaia galdu dut. Ez ahaztu hori. Ixiltasuna Elhurrayek bera puskatzen du. – Begira, lehen … Continued