Eburniko kattana 2.2: Otso-harria. Bahía de Pasaia emboscada criminal.

Benta ondoko eskultura egiteko moldea izan zitekeen txirrinda ikuilutik atera dute: lurrean bota, bidea moztuz. Irizar txirrindaren azpian geratzen da, istripua antzezten, Gure Arima Lagundu, Gure Arima Lagundu, nazioarteko laguntza oihua ozen. Bidetik beherantz datozen bi andrazkoak gelditu egiten dira. Aurpegia zikindu ez duen Guiñi haiengana hurbiltzen da. Lapurra izateak ez baitu kentzen xarmangarri izatea. … Continued

Eburniko kattana 2.1: Otso-harria. Saldukeria

Pasaiako badia. Kantaurialdeko Glasgow. Portzelana fabrikaren tximiniak horren ospetsu egin duten irudia. Kaolin orea egosi ez ezik, portzelana margotzeko beruznezko pintura eta tintea ekoizteko ke-zulo ugari nonahi. Zama lanak etengabeak dira portuan. Makailua, opioa, portzelana. Hirutasun santua. Tokiaren berri ematen duten orri autotolesgarriek badiaren inguruan dagoen benta eta ostatu loratzen dituzte. Ospetsuena, Perurenarena dugu. Heroia … Continued

Eburniko kattana 1.6: Sua. Aitonensemeak. Zein baina?

Elosuko bentara iritsi den kuadrila ez da nolanahikoa. Bidelapurrak dira Garitanoren bigarren usoaren hartzaileak. Gipuzkoako agintariek aspaldian jarri zuten saripean kuadrilaren buru Guiñi. – Asko sentitu genuen Kaderazarren eta zure semearen heriotzak, agurtu du Guiñik Eder. Ez du inolako erantzuna espero. Aspaldiko ezagunak dira. Ederren familiak izan ez zuten zortea izan zuen Guiñik ataka estu … Continued

Eburniko kattana 1.5: Sua. Ohiturak

Suteak amatatzeko automatak aparra bota eta bota ari dira. Alferrik. Garitanoren etxea zulo beltza baino ez da. Denak daude sinestuta apaiza bertan kixkaldu dela. Ikusten diren hezurrak Elhuyar izeneko koittauarenak direnik inork ez du jakingo sekulan. Kaligarin ezkutatuan, Irizarrek eta Garik plan bat prestatzeko tenorea izan dute, gaua luzea izaten ari baita. Tira, egiaren esateko, … Continued

Eburniko kattana. 1.4. Sua. Olaso.

Oraingo honetan aitortu beharko du berorrek Jaungoikoaren arkanjeluaren sua izan dugula bart gurean. Predikurako gaia oso egokia. Hala mintzo zaio Peñaflorida Garitaroni. 24 ordu joan dira arkanjeluaren sua eta gero. Ez du atertu egun osoan zehar. Ilunabarra ere belztu. “Ez omen dugu Jaungoiko bera gurtzen” entzuteak gustuko ez ta arrapostu hala mehatxatu, hitzak ez dira … Continued

Eburniko kattana 1.3: Sua. Uriel

Bi ardatz beldurrarenak. Norantz biratuko Bergaran? Plaza nagusiko asanbladak ez du Santa Marinaren aurrean dagoenaren antza. Zaldunen jantzi metalikoek dirdira egiten dute. Apaizen kapera beltzekin kontrasta itzela. Erdian, hiritarren jantzi urdinak. Beldurraren ardatzaren bira. Zaldunen batzarrak indarrez erantzun nahi badu ere, ez dago munizio aski denontzat. Ekaitza dator, ez nolanahikoa. Matxinoek bidea blokatzen dute; Elosutik … Continued

Eburniko kattana 1.2: Sua. Aitzorrotzialdea

Sirenak uluaka. Inork espero gabekoa gertatu da. Matxinoak. Bergarako irteeran kanpatu dute. Gauez hartu dute Santa Marinara iritsi aurreko soroan, Laureaga jauregi parean. Zurrumurruek diote arlote hutsak direla. Herriak armaz hartu, elizak erre, soroetako hesiak bota, jauntxoek pelukak jantzi, jauregietako damak eskuetatik heldu eta dantzan jarri… Kuxkuxeatzera hurbildu diren haurrek, ispiotza lanak egitera hurbildu diren … Continued

Eburniko kattana 1.1: Sua. Garitano.

Indusketa arkeologiko batean, Ereiten enpresakoek esku izkribu bitxi hau topatu zuten. Harrigarria benetan, Gipuzkoan 1766an gertatutakoa modu errealista batean kontatzen baitu. Idazki honek zalantza ugari argitzen du. Balore literario gutxi badu ere, agertzen diren datuak eta izenak, denak dira benetakoak eta errealak. Kontatzen dena, bistan denez, ere bai. Hizkera gaurkotu dugu, hobeto ulertu ahal izateko. … Continued

[Ideia deialdia] Solarpunka DIN A4an

DEIALDI HAU ITXI EGIN DUGU, ESKERRIK ASKO IDEIA ZOROAK BIDALI DIZKIGUZUEN IZAKI ZORAGARRI GUZTIOI   COVID-19 deitu diogun krisialdi sistemikoaren eraginez gutariko asko eta asko etxean itxita gelditu garen honetan Etzi Portu Maritimotik etorkizunaren eta jendartearen alde lerratu nahi dugu. “Imajinatzen lehenak irabazten du”  Franco ‘Bifo’ Berardi Ez dago etorkizunik, ados, ba orduan asma dezagun … Continued

Nola heldu Gattacara?

IRATI: Apa, Koldo! Zera, aurpegi hori jartzen duzunean… zein erokeriatan pentsatzen ari zara? KOLDO: Kaixo, Irati! Zein ondo ezagutzen nauzu! Ba, tira, badakigu 90. hamarkadako gauzarik moloiena zeu zarela. Baina hamarkada horretan Gattaca filmea estreinatu zen. Eta horren inguruan etzi.pm-eko hurrengoa egin genezake… Vincent jaiotzen denean ikusten den eszenara heltzeko zer gertatu behar den jorra … Continued