Etzi.pm sortzea pentsatzen ari ginela, behin baino gehiagotan atera zen gure eztabaidetan autopredikzioaren gaia. Autopredikzioa momentu historiko askotan helburu oso ezberdinekin erabili izan den tresna da, lortu nahi diren helburuak egingarriago ikustarazteko, estrategiak bideratzeko edo kontrarioaren jokamoldeak aldatzeko.
Autobetetzen den profezia estrategiaraino iritsi gabe, guk Etzi.pm-tik 2015 urterako gertatuko diren, gertatu daitezkeen edo gertatzea nahi dugun hainbat gairen autopredikzio ariketa egin dugu. 2015 amaieran solstizioarekin batera gaur idatzitakoak aztertu eta kritikatuko ditugu. Komunikazio honen iruzketan, 2015erako zuen autopredikzioak jasotzea gustatuko litzaiguke, gureak osatzeko, eta urte amaieran ere zuenak gureekin batera aztertzeko.
Horretaz gain, Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) Etzi.pm-ko koordinatzaile nagusi berria izango den urtea izango da. Oso pozik gaude, gurekin batera abentura honetan parte hartzeko eskaintza onartu izanagatik. Ziur berarekin etorkizuneko gaiak jorratu nahi dituen hedabide gazte honek, oraindik ere urrunagoko begirada bat izango duela.
2015 urte eraldatzaile on!