‘Saperastasuna’ hardware "libretik"

Hardware (ingelesez “gogorra den artefaktua”) hitzak esanahi teknologikoa izan du mendeetan, konputagailuen sorrera baino askoz lehenagotik. Eraikuntza edo konponketarako erremintak (mailuka, iltzeak edo torlojuak) era generikoan izendatzeko erabili eta erabiltzen dute hitza ingeles hiztunek. Denboran atzerago eginda, hardware-a ere izango ziren lehendabiziko goldeak eta haien aurretiko paleolito garaian zorroztutako silex harriak (harriwareak?). Hardware izenari “librea” … Continued

Informazio faroa 2014-10-08

Informazio faroak azken egunetan jasotakoa Kurdistan, ekonomia eta krisi ekonomikoa, tekno-kultura, energia eta EHko gaiak. Surveillance drives South Koreans to encrypted messaging apps | The Verge Video: A day in the life of a master neon sign artist – Boing Boing Chromecasteando | Descubre todo lo que puedes hacer con Chromecast naiz: – Estrasburgo condena … Continued

Enpresa ereduak mintzagai

Enpresak ulertzeko eta bizitzeko moduak eta moduak daude. Enpresak zulo ilun eta hotz senti ditzakegu, langileen eskubideak malgutzen eta lan baldintzak okertzen dituzten tresnak. Klaseen arteko ezberdintasunak areagotu besterik egiten ez dituztenak. Bestalde, badira bestelako enpresa ereduak, eredu parte-hartzaile eta demokratiko(ago)ak. Egon badira ereduak ohiko sistema kapitalista hierarkikotik aldentzen direnak, helburu eta formetan ezberdin direnak. … Continued

Euskal Herriko historiak ez du inoiz dirurik emanen, inon baino xelebreagoa izanen da… Ta zer, ez da berdin?

Jainko jainkosa mistikoak, tenplarioak, pelegrinak, super heroi herren-besamotz- begibakar, barkuak, Estatua,… denetarik izan dugu gure historian zehar. Denetarik eta oso, oso, baina benetan oso berezia. Oso bereziak izan ginenez oso bereziak gara. Eta berezitasun horren jabe eta jagoleak bere mito eta bere mitoa kudeatzekoa sortzen du, ahal delarik Ogasunetik pasatzen ez diren sosak poltsikoratzeko. Edo … Continued

Pavlos Fyssasen urteurrena dela eta, hautagai neonazien hainbat auto erre dituzte

Talde ezezagun batek bere gain hartu ditu hiru autoen eta motor baten erretzea. Lau kotxe horiek Urrezko Egunsentiko alderdiko kideenak ziren. Hala jakinarazi dute sinaturik gabeko komunikatu batean. Talde horren arabera, irailaren 19an, Pavlos Fyssas Roupakias izeneko “zabor faxista”ren eskuz eraila izan zela Keratsinin, orduan erakunde neonaziaren hiru auto eta motozikleta bat erasotu zituzten, sua … Continued

Platonen kobazulotik: Pavlos Fyssasen erailketaren urteurrenean

Gaur egungo errealitatea ez da horrenbeste aldatu orain dela 2500 urtekoarekin konparatzen baldin badugu. Orduan Sokrates eta Platon filosofoentzat pertsonak “kobazulo mental” batean bizi ziren. Kobazuloaren alegorian, esklabu batzuk bizitza osoa horma bati begira zeuden, horma horretara proiektatutako itzalak ziren haien begi aurrean errealitatearen lekukotasun bakarra. Gaur egun errealitatea proiekzioen bidez txertatzen da gure garunetan, … Continued

IKT laborategia

Etorkizunera begiratzea eskatu didate. Irla honetatik etorkizunera begira jarri naiz eta honek derrigorrez denbora kontua izan behar ez duela ohartu naiz: etorkizuna espazioari lotuta egon daiteke ere. Etorkizuna edo iragana, ingurura begiratuz, hor dugu. 2014ko Irailaren 8a izanda ere, Hondarribian Erdi Aroa da. Iragana, beraz, gure etxetik kilometro batzuetara dago. Bainabaita etorkizuna. 2010. urtean, Bartzelonan, … Continued

Sareola Atlantikaldian: Etorkizuna lantzeko nabigazio tresnak

Gaur bertan hasi eta  igande arte Atlantikaldia jaialdia ospatuko da Errenteria/Oreretan. Lehen aldia izango da, eta jaialdi honek herriaren itsas izaera berreskuratu eta atlantikoko kulturekin loturak egitea du helburu. Atlantikaldia.com webgunean informazio gehiago aurkituko duzue:. Kultura atlantikoa  teknologia, sareak eta etorkizunarekin lotuz, Talaios Kooperatibatik ekimen txiki bat antolatu dugu larunbata 20ean goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:45etara. … Continued