Rolaldia 2020

2020ko abenduan online egingo dira I. Euskarazko Rol Jardunaldiak. Imanol Etxeberriak aurkeztu berri du aurtengo edizioaren kartela, eta irekita dago partidak proposatzeko epea (hemen eman daiteke izena). Etxealdi eta itxialdiek ez gaituzte geldituko! enROLatu zaitez zu ere Rolaldira!  

Quarantazortzi: Irakurriamo 3×03

Gaur azaroak 1 du, eta, tamalez, ezin izan dugu garaiz osatu hilabete honetako puntata. Hala ere lavori in corso dira, ez dugu podcasta ahaztu. Borondate onaren (eta kontzientzia txarraren) isla, hemen duzue hurrengo Irakurriamoren testua, zeinetan Antonio Scuratiren M. El hijo del siglo eleberriaren kritika egin dugun: Ez dakit zuei ere gertatzen zaizuen, baina niri … Continued

Badator ROLALDIA

Badator Rolaldia, historiako I Euskal Rol Jardunaldia. Rol partida bat antolatu nahi duzu euskaraz? Hemen duzu aukera: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc8OG7qXE533t_V95_RqdL08xQEfrAxawNqDD2zil13dTelSA/viewform Eman izena eta proposatu zure partidak. 2020ko abenduaren 5, 6, 7 eta 8an rolean jokatzera goaz eta. Partida proposamenak irekita urriaren 30etik azaroaren 6ra artean.  

Solarpunka DIN A4an: Atarikozaleak

Egilea: Galder Atarikozaleak 80. hamarkada amaitzen ari da jada, ikaragarria! Zer azkar pasatzen den denbora… XXII. mendea hortxe badugu ere, iragana da gure aisialdia elikatzen duen iturri oparoenetarikoa. Euskararen normalizazioa duela hamarkada batzuk lortu zen, bai! Askok ahaztuta duten pasa den mendeko EGA azterketa, ordea, inoiz baino biziago dago. Zehatzago esanda, ginkana horren lehen zatia … Continued

Solarpunka din-A4an ideia deialdia: 2020ko uzta

Lagunok, ur gozo ta gazietako marinelok, ugaztun, narrasti, ornodun eta ornogabe denok: behar bada gogoratuko duzue jada urruna zaigun garai batean SOLARPUNKA DIN-A4an ideia deialdia zabaldu genuela imagina daitekeenaren markoa apurtzeko. Hopepunk edo itxaropenpunkaren aldarri kolektiboa egin nahi izan genuen, eta duela ez hainbeste iragarri genituen hiru saridunak. Orain konfinamendu perimetral, etxeratze-agindu eta bestelako goitik … Continued