Petya: Harder Better Faster

Berriro, Wannacryren antzeko eraso baten ondorioz, ramsomware berria Ukrainian martxa hartu eta mundu osora zabaltzen ari da. Bankuak, supermerkatuak, gobernuko hainbat agentzia, energia azpiegiturak… Petya da ramsomware honen izena. Ukrainiatik Espainia, India eta Erresuma Batura egin du salto, eta dagoeneko mundu osoan barrena ibiliko da jada. Some of our gov agencies, private firms were hit … Continued

Bulldozer VS. Auzo kooperatiboak

Orain dela aste batzuk, hirigintzako hitzaldi batean auzoak biziberritzeko eredu ezberdinez aritu zen hizlari aditu bat. Aditua eta aritua egunerokotasuneko arazo urbanistikoetan. Ezaguna da, egun, gure hirietan dugun erronka nagusiena auzo askoen zaharberritzea dela. 1950 eta 1960ko hamarkadetan presaka egindako auzoak, desindustralizazioak utzitako auzo erdi industrial eta erdi erresidentzialak, errebaletan sortutako auzuneak, etab. Orain arte … Continued

Twitterren alde (eta kontra)

Azken aldian bi gai gailendu zaizkit pantailaren nire aldean Twitterriko bakar/elkar hizketaldietan: Euskal Herriak bizi duen egunotako beroa (norbaitek aztertu behar luke nola igaro garen eguraldiaz igogailuan hitz egitetik sare sozialetan aipatzera, eta ea igogailuetako hizkuntzaren funtzio fatikoaren masa-aldaera den hau dena ala ez) eta Twitterren egoera bera. https://twitter.com/josu_goiko/status/876809495942488067 Bi gaiak kanpo fenomenoei lotuta daude: … Continued

Hitzen ondoeza

Hitzen ondoeza izena eman zion Joseba Sarrionandiak hitzen esanahi bikoitzak bilatzen zituen hiztegi bati. Hitzokei deitu zion norbaitek antzeko ariketa kolektiboari sarean. Hitzekin jolasean aritzea giza jolasa da, eta ez dakit makinek egiteko gaitasuna izango duten noizbait. Hau da, makina batek txisteak egin ditzake, baina ez dakit ulertzera iritsiko den txiste horren muina zein den, … Continued

(esn)Ametsetan

David Lynch: “Benetan garrantzitsuak diren ametsak esna dituzunak dira”. Esnametsetan kontzeptua ere irakurri nuen nonbait. A, bai, euskal presoek idatzitako Ametsen liburuan izan zen. Oihane Makedano Maidagan presoaren testuaren azken parteak hala zituen hitzak: “Esnametsetan beti esnatzen naiz maitearen besoetan, irrifartsu, edo baso batean gabiltza, edo lagunekin hitz eta pitz, ilobekin jolasten, mahai inguruan izaten … Continued

Lotura bilduma 2017-06-16

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. “Vamos a tener una España de dos velocidades” Bank of the Commons: el banco sin banqueros Turkish parliament approves troop deployment to Qatar Breakthrough Research Has Made Synthetic Photosynthesis Possible A New Test Could Detect Cancer Years Before Symptoms Show etzi.pm

Zer neurtu, hori izan

Chartbeat enpresako buruak eduki bat zabaltzen den aldien eta irakurketen arteko korrelaziorik ez dagoela esan zuen Twitter bidez. Chartbeat, denbora errealean estatistika eta datu azterketa egiten duen enpresa bat izanik, kontuan hartzeko iritzi bat da. Bere eskuetatik pasatzen diren datu kopuru handiak ezagututa, are gehiago. Baieztapenetik tiraka, azalpenak ere eman behar izan zituzten, ondoren. Azalpen … Continued

Ekintzaile Kooperatiba(k) Oarsoaldean #3

Beste lurralde batzuetan ekintzaile kooperatibak bezalako egiturak egiteko aukerak daude. Gurean, egitura juridiko horrekin ez igual, baina beste era batera antolatzeko antzeko egiturak pentsatzeko aukera aztertu beharko litzateke. Nafarroan eta Iparraldean era honetako egiturak existitzen dira eta funtzionatzen dute. Tresna garrantzitsua da, hasieran, laguntza askorik gabe dauden ekintzaileek babestuak sentitu eta ondo eginez gero elkarlanean … Continued

Roaming-a Europako Batasunean, bukatu al dira fakturako sorpresak?

Datorren ekainaren hamabostean roaming-a Europako Batasunean desagertuko dela esan genezake, berri ona oro har erabiltzaileentzat, hala ere, egonen dira zenbait salbuespen bere aplikazioan eta hauek izango dira, hain zuzen ere, aztertuko ditugunak. Roaming-aren bukaera edo limitazioa berez aurreikusita zegoen 2015eko urtarrilerako, horrela zehazten zuelako 2012ko erregelamenduak. Tamalez, lobbyen eraginez, araudiaren aplikazioa atzeratu egin zen eta, … Continued