Nabigazio karta 2015-11-20

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. Platform Cooperativism Conference Disrupts Silicon Valley’s Disruptions – Shareable Permanent Future Lab Mercados rebeldes ¿o ‘turbocapitalismo’? Psychomotronik (Protesis 3d sensorizada) Postpornoa, posnazionalismoa (post-ak noiz amaituko zain) Encrypted Messaging Apps Face New Scrutiny Over Possible Role in Paris Attacks – NYTimes.com Estados Unidos es el creador del Estado … Continued

"Euskal Inteligentzia Zerbitzu Nazionala" ?!

-Inteligentzia Zerbitzu Nazional bat beharko likek Euskal Herriak Hi! – eta eskuartean duen garagardo botilari trago luzea eman dio hustutzeraino Iratik, Joni aurpegia zurbiltzen zaion bitartean.- -Inteligentzi … zer? Noiztik joaten zaik hainbeste burua lau garagardo xixtrinekin? -Gure herri desordenatu hau egituratzeko beste hainbat proiektu bezalatsu Inteligentzia Zerbitzu Nazionala ere behar diagula: Instituzio Nazional bat, … Continued

Euskal horteradaren historia (Durangoko azoka noizbait aurkituko dudan liburu normalaren gaineko oharra)

Nik banuen Esne Beltzaren eta Bizardunen arteko aferaz zer edo zer idazteko asmoa, baina Gorka Bereziartuak gaia nik baino luzeago, sakonago eta, oro har, hobeki landu duenez, ohar bat bertzerik ez dut eginen. Hasmentatik atentzioa eman zidan Bizardunek kritika identitatearen eremura eraman izanak –“hau euskal musika bada, gu ez gara euskaldunak”–, eta ez estetikaren eremura; … Continued

Durangoko Azokako Kabi@: Komunitate Eguna #5

Sareak banandutako teknozaleak batu ditugu aurtengo egirataua ixteko. Kabi@ko era klasikoan egin dugu gainera, Tabu hitzaldiekin: hizlariek ezin izan dute ‘eusk***’ hitza erabili paper bola zaparrada baten zigorpean. Sharetuko Oscarrek herritarrek beraiek herrietako gaieitaz mintzatzeko sare soziala aurkeztu digu. Erramintaren funtzionamentua azaldu digu, udalei eta herritarrei zuzendua. Geolokalizazioa, deszentralizatua… oso ideia potentea! Tabu hitzaldiak @sharetu_eus|koek … Continued

Durangoko Azokako Kabi@: Hedabide Eguna #4

Apostu egingo genuke azken bost urteetan hamaika aldiz entzun duzuela hurrengoa: ‘krisi’ hitzak ‘aukera’ ere esan nahi duela txinatarrez, baietz? Hedabideetako arduradunek ere beste erremediorik ez dute izan teknologia berrien eskenatoki berrira moldatzeko aukeran apostu egitea baino. Medio alternatiboentzat esperimentazio garaia izan da. Irratien kasua paradigmatikoa, gaur egun inoiz baina errazagoa da irrati bat internet … Continued

Durangoko Azokako Kabi@: Sortzaile Eguna #3

Sortzailearen sortze prozesuari, berez konplexua eta ertz anitzduna denari, beste hainbat dimentsio eransten dizkio garai digitalak. Alde batetik, taldean sortzea errazten du, teknologia berriekin kulturako arlo errotuak irauli edo lokalizazio fisikoaren mugak ere gainditu. Bestetik, sortzaile eta ikus-entzulearen artean zubi berriak eraikitzen ditu, non ikus-entzulea bera eduki sortzaile bihurtu daitekeen. Wikiak dira taldean jakintza sortzearen … Continued

Durangoko Azokako Kabi@: Bideo-joko eta Euskara Eguna #2

Kultura digitala definitzen duen zerbait aipatu beharko balitz, bere aldaketa, moldaketa eta eboluzio abiadura dira. Eta pasa den urte honetan gamer edo bideo-jokalarien sareko eztanda izan da horren erakusle; honezkero, bideo-jokalari izan ezik, bideo-jokariak ikustea ere joeran jarri da eta hori ekarri nahi izan dugu Durangoko Azokako Kabi@ra. Horretarako, nola ez, Game Erauntsikoak ekarri behar derrigorrez, … Continued

Durangoko Azokako Kabi@: Hezkuntza Eguna #1

Kultura digitalaren gunea da Kabi@ eta laugarren urtez jarraian Euskal Herriko berrikuntza teknologikoak plazaratzeari ekin dio beste behin Durangoko Azokan txertatuta. Aurten, zentraltasuna irabazi du gainera, ez bakarrik Landako erakinaren erdian domo geodesiko baten barnean kokatu delako, baita bertan hauspotutako teknologia askok bizitza sozial, kultural eta ekonomikoak ere parper garrantzitsua jokatzen hasi direlako. Hezkuntzaren kasuan … Continued

Ondarroa: Hondar aRoa

2013ko ekainaren 20an aurkeztu zuten Ondarroan “OND2020“ plan estrategikoa. Zaila da 111 lagunek parte hartutako hausnarketa prozesuak utzitako guztia artikulu “motz” bakarrean biltzea eta horretarako, egunean bertan, Hitzako lagunek eginiko kronikaz baliatuko naiz irakurlea kontestuan ipintzeko. (Artikulua osorik) Arrantza: “Arrantza sektorearen aldeko apustua egiten jarraitu nahi da, “arrantza sektore erakargarri eta errentagarri baten alde lan … Continued

Raspberry Pi Zero 5 dolarren truke

Aurreko astean 5 dolarren truke ordenagailu bat erosteko aukera izango nuela esan balidate, ez nuen sinetsiko. Baina aste honetan Raspberry Pi Zero mini ordenagailua aurkeztu dute, $5etan eros daitekeen plakatxoa. Prezioa horren merkea da, The MagPi aldizkariaren abenduko alearekin oparitzen dutela. Lehen Raspberry Piaren bihotza darabil (Broadcom BCM2835), baina oraingoan 1GHzko abiaduran. MicroSD txartela sartzeko … Continued