Frantziako kontsentsuen amaiera

[Zilegitasuna eta erlijioa] 2015eko urtarrilak 8. Egun bat lehenago hil dituzte 12 lagun Charlie Hebdo astekari satirikoaren egoitzan eta kanpoaldean. Egun bat beranduago gertatuko da kaxer supermerkatuko erasoa. Urtarrilak 8 eta Euskadi Irratiko kronikan kazetariak azaldu du Frantziako Errepublika guztian elkarretaratzean egin direla eguerdian. Minutuko isilunea gorde dutela eta minutuko isilunea bi soinuk hautsi dutela: … Continued

Paraleloan (I): Kokapena

Egunkari zein irratietako goiburuek, esnatu berriaren nagiak atera arazteko goizeko kafeina dosiak baino gaitasun handiago duten garaiotan, errealitateak ez dio fikzioari inbidiarik. Egunero gainditzen du luzaz. Izan ahal zukeenaren eta denaren edo izan ahal ginenaren eta garenaren arteko aldea handiegia da. Eta zer da ba izan ahal gintezkeen hori? Ba ez dakit, baina hau ez … Continued

Gauzen biologiaz

Gure gorputzaren biologia karbonozko DNA-n oinarrituta dagoen bezala, gure inguruko pantailadun gailuek (telefono mugikor, ordenagailu, kotxe edo igogailuek) siliziozko transistoreetan oinarritutako bihotza daukate. Transistore hauek etengailu nimiñoak dira, zeinak muntai ezberdinetan prozesagailu eta memoria konplexuak eratzeko konbina ditzazkegun. Masiboki integratutako trasistoreetako bakoitzak 14nm-ko neurria dauka gaur (adib., Intel-en 5. belaunaldia) eta mila-milioika aurki genitzake zentrimetro … Continued

Langileen parte-hartzea: diskurtso hutsetik praktikara

Langileen parte-hartzea ez da gai berria hainbat ingurunetan. Enpresa eredu demokratikoa aztergai eta presente izan dugunon artean aspaldi landutakoa dugu. Hala ere, azken urteotan pentsaezin zen zirkulutan ere jorratu da gaia, enpresa eredu demokratikoetatik harago funtzionamendu piramidalak nagusi direnetan. Parte-hartzea bi norabidetan planteatzen dituzte enpresek, oro har: lanpostuko parte-hartzea (autogestioaren izenpean) eta emaitzetan partaidetza. Lehenari … Continued

Burdin eta kresala aroko pasadizoak

XVI. mendean. Pasaiako badia. Guillermo buru, Onofre, Gaspar, Adrian eta gainontzeko lagunek antolatu badia zaharkitua geratu da. Donostiak Kantabria aldetik ekarritako leinu berriak zein inguruko sendiek sare berriak ehundu dituzte. Badiaren inguruan etxeko buruak gero eta ondasun gehiago pilatzen ari dira, Altzan, Pasaian, Basanoagan, Lezon, Trintxerren… Etxeetan kontatzen diren istorioak, baina, Erroma eta Asturias dituzte … Continued

[Txostena] α zero: 2015ean datorrena

Etzi.pm sortzea pentsatzen ari ginela, behin baino gehiagotan atera zen gure eztabaidetan autopredikzioaren gaia. Autopredikzioa momentu historiko askotan helburu oso ezberdinekin erabili izan den tresna da, lortu nahi diren helburuak egingarriago ikustarazteko, estrategiak bideratzeko edo kontrarioaren jokamoldeak aldatzeko.

Autobetetzen den profezia estrategiaraino iritsi gabe, guk Etzi.pm-tik 2015 urterako gertatuko diren, gertatu daitezkeen edo gertatzea nahi dugun hainbat gairen autopredikzio ariketa egin dugu. 2015 amaieran solstizioarekin batera gaur idatzitakoak aztertu eta kritikatuko ditugu. Komunikazio honen iruzketan, 2015erako zuen autopredikzioak jasotzea gustatuko litzaiguke, gureak osatzeko, eta urte amaieran ere zuenak gureekin batera aztertzeko.

Horretaz gain, Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) Etzi.pm-ko koordinatzaile nagusi berria izango den urtea izango da. Oso pozik gaude, gurekin batera abentura honetan parte hartzeko eskaintza onartu izanagatik. Ziur berarekin etorkizuneko gaiak jorratu nahi dituen hedabide gazte honek, oraindik ere urrunagoko begirada bat izango duela.

2015 urte eraldatzaile on!

Aiert Goenaga Etzi.pm-ko koordinatzaile nagusi berria

Aspaldiko aurpegi asko proiektu berrian bidelagun. Erronka ordea, bakarra, baina ez makala; etorkizunean izan ahal garen hori irudikatzea hain zuzen. Gaurko errealitatetik biharkora jauzia, gaurko hausnarketak edo beronen ezak mugatuko du. Etzi-n argi daukagu hausnarketatik eman nahi dugula; nahiz eta etzi jakingo dugun gaur esandakotik zertan asmatu dugun.

Ezin lehen hitzok bukatu etorkizunari so egiteko talaia honetara igotzeko gonbitea luzatu didaten Talaioseko lagunei eskerrik zintzoenak eman gabe. Prismatikoak prest!