Nikos Romanos eta Greziako udazken gorria

Ohar baten bidez Nikos Romanosek, Greziako preso anarkistak, 31 egunez eraman duen gose greba bertan behera uzten duela jakitera eman du. 2012an Banku baten lapurreta batean atxilotutako “Suaren Nukleoak” izeneko talde armatuaren kidea den Romanosek presoen hezkuntzarako eskubidearen alde borrokatzen zuen, izan ere, Atenaseko Unibertsitate publikoan sarbide azterketa gaindituta bazuen ere ez zioten klaseetara joaten … Continued

Produkzio fisikoaren zentraltasunaz

Produkzioak eman dezake eboluzio biologikoarekin analogia bat egiteko aukera. Lasai, ez dut neoliberalismoak egiten duen bezala hautapen naturala erabiliko handiak txikia jaten duen kapitalismo basatia justifikatzeko. Gorputza-gogoa dikotomiaren dimentsioan koka gaitezen. Biologiatik adimenera Milioika urtetan, biologiaren eboluzioa gorputz fisikoen mailan eman dela esan genezake, maila molekularrean gertatzen diren mutazio eta hautapenekin. Aldaketa hauek biziraupenerako onuragarriak … Continued

Errealitate areagotua giza eskubideen alde

Durangoko liburuen eta diskoen azoka izango da asteburu honetan. Urtero bezala hamaika stand ibiliko ditugu eta nahi baino liburu gutxiago erosi. Liburuak hartu, ireki eta lerro solteak irakurriko ditugu. IKTak direla eta, ordea, liburuaren izaera eta forma aldatzen ari dira. Liburu elektronikoa ezagutzen genuen aurretiaz: dispositibo bakar batean testu asko izateko aukera ematen duen liburua. … Continued

Izan ez ditugun mitoak, kontatu ez genuen gure historia

Saxoien mehatxuaren aurrean Merlin eta Arthur elkartzen dira. Bertokotasuna eta erromatarren aztarnak bat eginda inbaditzaileen aurrean. Izan genuen Merlin, Eneko Arista; izan genuen Arthur, Casioren ondorengo Banu Kasi musulmanak (hauek ez ziren mairuak). Izan genituen ez saxoiak, karolingioak baizik. Ez genuen izan magiarik, ez Lanzelot ezta Ginebra ere, nahiz eta Oneka eta Asona; nahiz eta … Continued

Gu geu gara gure mitoa

Sobiet eta Meka, biak batera izendatu gintuzten. Ezkerreko alkate nazionalista laikoa izan genuen herritar gehienak idazkari komunista bat zeukan sindikatu anarkistan afiliatuak zeudenean. Etorriberriak bertakoekin nahastu ziren. Edo ez ziren nahastu. Edo etorriberri guztiak ez ziren atzerritik etorri. Nolanahi ere, Bou Nabarra Pasaiako ontzia zen, eta Murtzian jaiotako euskal herritarra zuen gudalburu. Berak horrela hautatu … Continued

Ekonomia itinerarioa 3×3

Azken aldian ekonomiaren inguruko informazio uholde guzti horretatik jasotako erreferentzia interesgarri batzuk partekatu nahi dizkizuet komunikazio honen bidez. Koherentzia askorik ez duzue aurkituko beraien artean, ez bilatu! Eztabaidak hauspotzeko helburua duten materialak dira guztiak, denak gomendagarriak.