Egia zehatza da

Ruth Berlauk (1906 Charlottenlund–1974 Berlin Ekialdea) idatzi zuen Gerraren alfabetoaren hasierako oharra. Gerraren alfabetoa 1955ean argitaratu zen Alemaniako Errepublika Demokratikoan. Errepublika hartan politikan zebiltzan askorentzat errepublika hura bera zen giza askapenerako aukera historikoa. Baina Alfabetoa basakeriaren inguruko gogoeta bat zen: ekonomia kapitalistak sortu zuen Bigarren Mundu Gerraren inguruko gogoeta bat. Prentsako argazkiak ebaki zituen Bertolt … Continued

Informazio faroa 2014-09-17

Informazio faroak azken egunetan jasotako lotura interesgarrienen bilduma. Gai teknologikoak, nola ez Eskozia eta Katalunia, partekatze ekonomia eta marxismoa, gatazka globala… Gai ugari eta interesgarriak faroak argitu dituenak oraingoan.

Mito bat al gara?

Agindu oso zehatza jaso dut: gaia edozein dela ere, etorkizunari begira jarri behar. Etorkizunari begira jartzeko, zer hobe gure iraganari begiratzea baino? Gure ohitura maitagarrienetarikoa da. Gainera, atzera begiratzea oso erraza da. Asteburuan jokatu partida bezalakoa da: horri buruz asko hitz egin arren, ezin diogu eragin. Alde horretatik, ez du kalterik sortzen: gure jardunak ez … Continued

Lurralde baten epe luzerako estrategia: Gipuzkoa bidegurutzean

Etorkizuna iragarri nahi duenak huts egiteko arriskua du, edo, behintzat, ziurgabetasun handi samarrean erortzekoa, are gehiago, gizarte gipuzkoarra 20 urte barru nolakoa izango den iragartzea bada helburua. Gaurkoa bezalako mundu konplexu batean, maila guztietan elkarlotuta dagoen mundu batean, gauzen segida linealaren logika desagertu egiten da aurre egiten diegun eta gaur aurreikusi ezin ditugun gertakari, jazoera … Continued

Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna

Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzutan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk iada historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo … Continued

Distopietatik ikasi, utopiak eraikitzeko

Zientzia fikzioak etorkizuneko erretratuak ekartzen dizkigu, baina etorkizun horietako asko batzuetan distopikoak izan ohi dira. Gaur egungo joerarik txarrenak edo okerrenak etorkizunean proiektatu eta emaitza utopia posible batetik urrutien dagoen emaitza hortxe. Bada niretzako horietako askok ikasteko balio dutela iruditzen zait. Gustatzen ez zaidana kendu edo beste era batera interpretatuz, etorkizun posibleak irudikatzeko baliagarri egiten zaizkit askotan. Etziko lehen komunikazio* honetan 5 liburutako ibilbide labur bat proposatzen dizuet.

Bi

Ez dago batik birik gabe, gorputzik gogo barik edo leun gabeko gogorrik. Ordenagailuak ere badaki leunaz (softwareaz) eta gogorraz (hardwareaz). Bi izan litezke ere ordenagailu modernoaren guraso (Babbage-n baimenaz). Leun-leun proposatu zuen Alan Turing matematikari eta filosofo Britaniarrak 1936.ean bere konputazio eredua, Turing-en makina: zinta infinitu batean arau taula baten arabera sinboloak irakurri eta idazten … Continued